Aurtengo udalekuak martxan

Bete-betean dabil mankomunitatea aurtengo udalekuak antolatzen eta dagoeneko oinarrizko informazioa aitzintzen ahal du:

Datak, ordutegiak eta elkartzeko tokiak:

> Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi:

Uztailaren 3tik 28ra (4 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 10:00-13:00.

Arantza: Arantzako Herri Eskola

Bera: Ricardo Baroja I.P. / Labiaga Ikastola

Etxalar: Landagain I.P.

Igantzi: Igantziko I.P.

> Lesaka:

Uztailaren 11tik (asteartea) abuztuaren 25era (7 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 9:00-13:00. Tokia: Irain I.P.

Izena ematea:

Maiatzaren 22tik 31ra, biak barne. Izena emateko modu bakarra online izanen da. Aitzinerago emanen da hori egiteko moduaren berri. Izena emateak asteka egin ahal izanen dira.

Prezioak, baldintzak eta gainerako xehetasunak:

Udalekuak. Oinarriak 2023