“Solasean” egitasmoaren ikasturtea bukatzear da

Urrian hasi eta maiatzaren erdi aldera bitarte aritu dira Solasean egitasmoan Lesakako 9 neska-mutiko eta Berako bertze 15, bi begiralerekin batera. Euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzea du helburu egitasmo honek, eta horretarako hainbat jarduera landu dituzte. Horietako batzuk egoitzan bertan egin dituzte, taldeko kideen artean, baina bertze aunitz kanpoan garatu dituzte, herriko bertze haurrekin elkartuta, bertako musikari eta kirolariekin, liburutegietan, herriko dendetan… Izan ere, euskaraz duten gaitasuna hobetzeaz gainera, eguneroko harremanetan eta egoeretan euskara erabiltzeko aukerak handitzea ere bada proiektu honen helburuetako bat.

Maiatz bukaeran ikasturtearen balorazio bilera eginen dute mankomunitatearekin batera Topaguneko teknikariak eta bi begiraleek, baita parte hartu duten haurren eskoletako tutoreek ere. Balorazio bilera hori garrantzitsua da heldu den urteko programazioan hobekuntzak txertatzeko.

Talde politak osatu ziren irailean, eta gainera urtean zehar kide berriak etorri zaizkigu:

 

Aurtengoan Solasean-eko kideek Jokin Pinatxo eta Beti Gazteko Maria Iantzi eta Ainhoa Ubiria sokatiralarien bisita izan dute:

    

Liburutegian ere ibili dira, gustura irakurtzen:

Irailean berriz hasiko da mankomunitatea hurrengo ikasturtearen antolaketa lanekin. Ikastetxeekin eta familiekin harremanetan jarriko da, eta izen ematearen ondotik, berriz martxan jarriko da programazioa.