Bortzirietako udalekuetan lan egiteko eskaintza egin dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak. Interesa duenak bere CVa bidali behar du zerbitzuak@dindaia.eus helbidera ekainaren 11 baino lehen.
Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:
- DBH gainditua izatea.
- 16 urte beteak izatea.
- Euskaraz jakitea (C1 maila).
Curriculumak baloratu eginen dira eta kontratazioak udalekuetan sortzen diren beharren arabera eginen dira.