Udalekuetan begirale lanean aritzeko eskaintza

Bortzirietako udalekuetan lan egiteko eskaintza egin dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Dindaia Fundazioak. Interesa duenak bere CVa bidali behar du zerbitzuak@dindaia.eus helbidera ekainaren 11 baino lehen.

Parte hartzeko baldintzak honakoak dira:

  • DBH gainditua izatea.
  • 16 urte beteak izatea.
  • Euskaraz jakitea (C1 maila).

Curriculumak baloratu eginen dira eta kontratazioak udalekuetan sortzen diren beharren arabera eginen dira.