Udalekuetako begiraleentzako formakuntza saioak

Urtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen udalekuetan arituko diren begiraleek formakuntzarako aukera izanen dute. Aurtengoa ekainaren 14an, izanen dute, Berako Beralandetan. Bi gai hauen ingurukoa izanen da aurtengo formakuntza:

  • Lehen sorospenak udalekuetan: Lesakako osasun zentroko profesionalek eskainitako formakuntza izanen da, bi ordu iraunen duena, 15:30-17:30 bitartean. Udalekuetan gerta daitekeen edozein ezbeharren aitzinean begiraleek jarraitu beharko protokoloa zein den ikasiko dute, baita oinarrizko arta nola eskaini ere.
  • Udalerri euskaldunetako begiraleentzako tailerra, berriz, UEMAk eskainiko du. Honek ere bi ordu iraunen du, 18:00-20:00 bitartean. Kasu honetan udalerri euskaldunetan begiraleek hizkuntzarekin jokatzen dute rolaren inguruan arituko dira, eta haurren artean euskara alde batera uzteko joera izanez gero, egoera horietan begiraleek nola jokatu hainbat baliabide eta aukera landuko dituzte.