Hitano ikastarorako izen ematea zabalik

Hitano-ikastaroa antolatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak elkarlanean. Ikastaroak 10 orduko iraupena izanen du; irailaren 5ean hasi eta urriaren 3an akabatuko da. Eskolak astearteetan izanen dira, 2 orduko iraupenekoak (18:00etatik 20:00etara) eta Beran edo Lesakan izanen dira.
Izena ematen dutenek 50 €-ko matrikula ordaindu beharko dute, baina Bortzirietan erroldatutakoek euskara-ikasleentzako dirulaguntza eskatu ahal izanen dute gastuaren %100 berreskuratzeko.
Izen-ematea abuztuaren 31 arte egin ahal izanen da hurrengo helbidean edo euskara mankomunitatera deituz:

https://bortziriak.eus/hitano-ikastaroa/ – 948 634 125