Hitano ikastaroan gustura aritu ditun/dituk

Irailaren 5etik urriaren 3ra, bortz asteartez jarraian 13 lagunek “hika” ikastaroa egin diten Lesakan, euskaltegian; hikaz idazten eta solastatzen aritu ditun eta Beñardo Goietxe izan diten irakasle. Taldean belaunaldi ezberdinetako lagunak elkartu ditun, Lesaka, Bera eta Arantzakoak, eta hagitz giro onean ibili ditun.
Ikastaroan hainbat kontu landu ditizten, bertzeak bertze, araua zein den eta nola eman idatziz, euskalkiko formak zein diren, noka eta toka nola egiten den (gehienak emakumezkoak izaki ikastaroan noka lehenestea hobetsi zitenan, baina bi moduak landu ditizten), solastatzerakoan nola egiten den, herrien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak zein diren, eta abar.

Nauk eta naun, niok eta nion, nian eta ninan, niken eta niñen, ninduan eta nindunan, ninduken eta nindunen, nauken eta naunen, ditiat, dittit, ttit, hor ibili zitunan jo ta su, edo zittunen.

Ikastaroaren akabailan berendua egin zitenan eta baditen asmoak hilean behin elkartzeko hikaz solastatzeko eta praktikatzeko.

Ikastaroan zehar hika tratamenduaren galerari buruzko kezka eta etorkizunaren ingurukoak agertu zitunan. Alde horretatik, mankomunitatearen asmoa dun hitanoaren erabilera sustatzen jarraitzea, belaunaldien arteko topaketak bultzatzea, eta hika moldearen iragana, oraina eta etorkizunaren inguruko gogoeta eragitea.