Bizitza digitalean ere euskaraz

Interneteko hiru nabigatzaile erabilienak (Firexof, Chrome eta Edge) eta hiru posta kudeatzaile ohikoenak (Gmail, Thunderbird eta Outlook) euskaraz nola konfiguratzen ahal diren azaltzen da bideo honetan.

Zergatik da garrantzitsua bizitza digitalean ere euskaraz aritzea? Bada, zure nabigatzaileak erraten dio Interneti zein hizkuntzatan nabigatzen duzun. Hala, web-garatzaile, robot eta Interneteko enpresa handiek informazio hori jaso eta horien arabera erabakitzen dute edukiak euskaraz eskainiko dituzten ala ez. Beraz, Interneten ere euskara existitzea nahi badugu, bertan euskaraz aritzea ezinbertzekoa da.

Baliabide digitalak euskaraz

Orain dela urte bat eskuko telefonoko sistema eragile eta aplikazioak euskaraz paratzeko bideoa zabaldu zuen euskara mankomunitateak, eta Interneteko nabigatzaile zein posta kudeatzaileei buruzkoa bigarrena da. Aurrerantzean ere, euskara mankomunitatearen asmoa da sistema eragile, programa informatiko, aplikazio, eta sare sozialak euskaraz paratzeko eta euskaraz erabiltzeko bideo labur gehiago egitea.