Hautetsiak soziolinguistikaren inguruan trebatzen

Legealdia hasi berritan, udaletako alkate-zinegotziek hainbat arloren inguruan ikasi eta informatu behar dute. Euskararen eta hizkuntza normalizazioaren inguruan ere beharrezkoa da trebakuntza hori, eta helburu horrekin bildu ziren joan den azaroaren 22an Berako Herriko Etxean, hain zuzen ere “Hizkuntzaren normalizaziorako oinarriak” formakuntza saioan parte hartzeko. Uharteko Udaleko Ana Mindegia euskara teknikariak eskaini zuen saioa, eta bertara bildu ziren Bortzirietako udaletako euskara zinegotziak eta zenbait alkate.

Saio horretaz gain, Bortzirietako Euskara Mankomunitateko eta UEMAko teknikariek erakunde horiei buruzko aurkezpen saioak egin dituzte herri bakoitzeko udalbatzekin urrian eta azaroan.