ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntzaren III. edizioa antolatu dute Euskarabideak eta toki entitateetako euskara zerbitzuek, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea barne dela. Edizio honetan ere hiru saio antolatu dira, euskara ikasten duten haurren aita-amei zuzenduta. Aurtengoan honako gai hauek landu dira:

  • “Kulturarteko hezkuntza. Euskara eta familien hizkuntzak”, Amelia Barquin hizlariaren eskutik.
  • “Nola lortu gure haurren inguruan euskara gehiago erabil dadin?”, Kike Amonarriz hizlariaren eskutik.”
  • “Euskararen sustapena nerabezaroko transizioan”, Nerea Permach hizlariaren eskutik.

Saioak euskaraz eta gaztelaniaz daude, euskaraz dakiten gurasoei eta euskaraz ez dakitenei informazio egokitua emateko, eta era.eus-en YouTube kanalean daude ikusgai: www.youtube.com/c/EraNafarroa/. Podkast formatuan entzun nahi izanez gero, ERA.eus-en Youtube kanaleko bi Playlist daude, bata euskarazko mintzaldiekin, bestea gaztelaniazkoekin.

Era Eskolako saioek interaktiboak izan nahi dute. Hala bada, ikusleek kontsultarik egin nahi badute, YouTube kanaleko mintzaldien bideoetan iruzkinak egin ditzakete eta ondoko egunetan Euskarabideko edo toki entitateetako euskara zerbitzuetako teknikariek erantzunen dute iruzkinean bertan.

Era Eskola, gurasoen trebakuntza

2020an, euskara ikasten duten haurren gurasoei informazioa emateko sortu zen Era Eskola proiektua, gurasoei on line trebakuntza eskaintzen diena. Izan ere, gurasoek hainbat erabaki hartzen dituzte seme-alaben ongizatea bermatzeko: elikadura, lotarako errutinak, praktika osasungarriak, mugak… Horietan bezala, euskara sustatzean ere gurasoek hainbat arlotan nola jokatu jakin nahi izaten dute: irakurzaletasuna bultzatzeko, eskolaz kanpoko jarduerak baliatzeko, pantailen kontsumo egokia ziurtatzeko, eskolako lanetan laguntzeko… Horretara zuzenduta daude Era Eskolan gurasoei eskaintzen zaizkien trebakuntza saioak.

Era.eus, Euskarabidearen eta toki entitateen lankidetza

Era Eskola Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako honako toki entitateok elkarlanean antolatzen dute: Agoizko Udala, Antsoaingo Udala, Aranguren Ibarreko Udala, Artzibarko Udala, Aurizko Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriobeitiko Udala, Berriozarko Udala, Burlatako Udala, Galar Zendeako Udala, Oltza Zendeako Udala, Erroibarko Udala, Esteribarko Udala, Etxauriko Udala, Estella-Lizarrako Udala, Uharteko Udala, Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala, Luzaideko Udala, Orkoiengo Udala, Iruñeko Udala, Garesko Udala, Tafallako Udala, Atarrabiako Udala, Zizur Nagusiko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Irantzu Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Sakanako Mankomunitatea, Izarbeibarko Mankomunitatea, Aezkoako Batzarren Nagusia, Erronkariko Batzarre Nagusia, Zaraitzuko Batzarre Nagusia.

ITURRIA: https://eranafarroa.eus/iii-era-eskola-gurasoentzako-trebakuntza-online/