Udalekuetan izen emateko aukera maiatzaren 31 arte

Maiatzaren 31 arte irekia egonen da Bortzirietako udalekuetan izen emateko aukera. Honakoak dira kontuan hartu beharrekoak:

  • Izen ematea online egin behar da nahitaez.
  • Eskaintzen den plaza kopurua mugatua da. Izena eman ahala onartuko dira eskaerak, eskainitako plazak agortu arte.
  • 3-12 urte bitarteko (2012-2020 urteetan jaiotako) haurrek izena ematen ahal dute. Beharrezkoa da haurrak Bortzirietan erroldatuak egotea edota bertako ikastetxe bateko ikasleak izatea, D edo B ereduetan.

Datak, ordutegiak eta elkartzeko tokiak:

> Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi:

Uztailaren 1etik 26ra (4 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 10:00-13:00.

Arantza: Arantzako Herri Eskola

Bera: Ricardo Baroja I.P. / Labiaga Ikastola

Etxalar: Landagain I.P.

Igantzi: Igantziko I.P.

> Lesaka:

Uztailaren 15etik abuztuaren 30era (7 aste; izen emateak asteka egiten ahal dira), 9:00-13:00. Tokia: Irain I.P.

Prezioak, baldintzak eta gainerako xehetasunak:

Udalekuak. Oinarriak 2024