Euskara ikasleentzako dirulaguntza deialdi berria indarrean da

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak euskara ikasleentzako dirulaguntza deialdia argitaratu du, eta horren baitan, 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte egindako ikastaroak diruz lagunduko ditu, estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak. Euskara mankomunitateak doakotasuna du helburu, herritar guztiek euskara ikasteko eskubidea bermatua izatea alegia, eta horretarako matrikularen % 100eko dirulaguntza ematen du.

Eskaerak

Dirulaguntza hartzeko baldintzak honako hauek dira: gutxienez 16 urte izatea, Bortzirietan erroldatua egotea, eta Euskalduntze-alfabetatzeko zentro batean matrikulatuta egotea. 2024ko irailaren 1etik urriaren 11 arte lehen epealdia irekiko da; alde batetik, udako ikastaroak egin dituztenek, eta, bertzetik, 2024-2025 ikasturtean matrikulatu eta dirulaguntzaren zatirik handiena ikastaroaren hasieran hartu nahi dutenek egin ahal izanen dute eskaera.

Informazioa guztia hemen.

Eskaerak egoitza elektronikoan.