Banatu dira euskara ikasleentzako 2023-2024 ikasturteko dirulaguntzak

Ekainaren 30era arteko epea zuten iazko uztailaren 1etik hasita euskara ikastaroetan ibili diren eta Bortzirietan erroldatuak diren herritarrek mankomunitateari dirulaguntzak eskatzeko. Eskaera guziak azterturik, mankomunitateak  4.445,59 euro banatu ditu baldintzak betetzen dituzten 43 eskatzaileen artean (lehendakariaren 25/2024 ebazpena).

Horietatik 39k dirulaguntza aitzinatzea eskatu zuten, eta, beraz, matrikula gastuaren % 75eko dirulaguntza jaso zuten iazko abenduan (lehendakariaren 39/2023 ebazpena); beraz, eskatzaile horiek ikastaroetan izan duten bertaratzearen arabera jaso dute dirulaguntzaren bigarren zatia. Bertze 4 eskatzaileen kasuan, ikasturte osoari dagokion dirulaguntza jaso dute, betiere bertaratzearen arabera.

Hemendik aitzinera dirulaguntza eskatu nahi duten euskara ikasleek dagoeneko indarrean den 2024-2025 ikasturterako deialdia hartu beharko dute kontuan. Deialdi horrek 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte egindako ikastaroak hartuko ditu, bai udako barnetegiak edota ikastaro trinkoak, baita 2024-2025eko ikasturte berriko bertzelako ikastaroak ere.