Urriaren 21ean, Bortzirietako enpresen foroak bere bigarren bilera egin zuen Lesakan, Alkaiagan, Cederna-Garalurren egoitzan. Bertan izan ziren enpresetako eta langileen ordezkariak, Euskarabidekoak eta euskara mankomunitatekoak.
Bortzirietako enpresen foroak bere ibilerari hasmenta ema zion aurtengo maiatzean eta urriaren 21ean bigarrenez elkartu zen. Foroaren helburua da lan munduan eta Bortzirietako enpresetan euskararen erabilera sustatzea eta handitzea. Bileran honako gai hauek landu zituzten, bertzeak bertze: enpresetan egin asmo dituzten ekintzak, bereziki barne errotulazio eta komunikazioei dagozkienak, Euskaraldia 2025, itzultzaile automatikoei buruzko formazioa saioa eta Euskarabidearen dirulaguntza deialdia enpresetan euskararen erabilera sustatzeko.
Hurrengo bilera 2025eko urtarril-otsail aldera eginen da, eta asmoa da enpresa eta eragile gehiago biltzea.