Bortzirietako hizkuntza eta kultura aniztasun jardunaldiak prest

Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun taldeak maiatzaren 21eko kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu. Joan den urtean lehenbizikoz Bortzirietako hizkuntza eta kultur aniztasun besta antolatu zen Beran, eta aurtengo jardunaldietan immigrazioarekin, hizkuntza eta kultur aniztasunarekin, harrerarekin eta euskararekin lotutako hiru ekitaldi antolatu dituzte. Herritar, elkar eta eragile oro gonbidatu nahi dituzte jardueretara bertaratu eta parte hartzera. Halaber, azpimarratu dute ekitaldiok bortziritar guzientzat antolatu dituztela, bertan zein kanpoan sortuak izan.

“Migrantas” erakusketa

BERA

  • Tokia: Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusia.
  • Iraupena: maiatzaren 16tik 29ra.
    • Astelehenetik ortziralera, goizetan, ikastetxeetako haurrentzat.Ordutegia:
    • Larunbat eta igandeetan, 17:00etatik 20:00etara.
  •  Aurkezpena: maiatzaren 16an, ortziralearekin, 18:30ean.
    • Jatekoa eta edatekoa egonen da.
    • Aldibereko itzulpena izanen da gaztelaniara Telegram bidez.

ETXALAR

  • Tokia: Etxalarko Pello Apezetxea Zubiri Kulturgunea.
  • Iraupena: maiatzaren 30etik ekainaren 6ra.
  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ortziralera, 16:00etatik 19:40era.
  • Aurkezpena: maiatzaren 30ean, ortziralearekin, 18:30ean.
    • Aldibereko itzulpena izanen da gaztelaniara Telegram bidez.

Kultura aniztasunaren besta

  • Eguna: maiatzaren 20an, asteartearekin, 16:00etan.
  • Tokia: Lesakako Irain Herri Eskolan.
  • Dantzak, tailerrak, janari dastaketa eta kontzertua.

“Bortzirietako hizkuntza aniztasuna migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak” ikerketaren aurkezpena

  • Egileak: Paula Laita, Jon Martin eta Ane Osua.
  • Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekaren irabazleak.
  • Eguna: maiatzaren 29an, ortzegunarekin, 18:30ean.
  • Tokia: Beran, Beralandetan.
  • Aurkezpena euskaraz izanen da.
  • Aldibereko itzulpena izanen da gaztelaniara Telegram bidez.
  • Akabailan berendua izanen da.

Kartelak hainbat hizkuntzatan