Aurtengo Euskaraldiak 1.132 bortziritar mugitu ditu

Maiatzaren 15etik 25era bitarte izan da Euskaraldia, Euskal Herri osoan euskararen erabileran aitzinera pausoak emateko egiten den ariketa sozial erraldoia. Balorazio oso bat egiteko goizegi bada ere, parte hartzearen inguruko datuak emateko une aproposa da. Bortzirietan izen ematea zertxobait apaldu bada ere, emaitza txukunak izan dira: guzira 1.132 bortziritarrek hartu dute parte aurtengo edizioan. Nabarmentzekoa da genero aldagaiak utzi dituen emaitzak. Izan ere, argi eta garbi, emakumeak gehiago engaiatu dira aurtengo edizioan: parte hartzaileen % 66 emakumezkoa izan dira, % 33 gizonezkoak eta % 1 ez-bitarrak.

Betetako rolari dagokionez, % 88 Ahobizi izan dira, eta % 12 Belarriprest. Horrez gain, Bortzirietan 95 entitatek izen eman dute ariketan parte hartzeko. Eta, aurtengo edizioaren berrikuntza Hikaldia izanik, 424 bortziritar animatu dira hitanoaren erabileran urratsak egiteko.

Hona herriz herriko datuak:

GUZTIRA AHOBIZI BELARRIPREST ENTITATEAK HIKALDIA
ARANTZA 167 160 7 11 93
IGANTZI 88 81 7 7 36
BERA 445 389 56 33 138
LESAKA 356 296 60 31 134
ETXALAR 76 74 2 13 23
GUZTIRA 1132 1000 132 95 424

https://bortziriak.eus/2025/04/11/euskaraldiaren-bortzirietako-hamaikakoa-aurkeztu-dute/