Administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko deialdia

Mankomunitateak administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko deialdia egin du, sei hilabeterako eta lanaldi osoz. Interesatuek eskaerak aurkeztu beharko dituzte ekainaren 15eko 23:59 arte, egoitza elektronikoaren bitartez: Egoitza Elektronikoa – MANCOMUNIDAD DE EUSKARA DE BORTZIRIAK / BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Izen emateko beharrezkoa da hautagaiak enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea Nafar Lansareko enplegu bulego batean, eta horrez gain baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

  • Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
  • Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
  • Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
  • Euskararen ezagutza maila -C1 ahoz eta idatziz- izatea. Horrerako maila horri dagokion agiria aurkeztu behar dute, edo maila bereko proba gainditu.  eskaerarekin batera.
  • Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea edukitzea.

Informazio zehatza eta agiriak hemen.