Mankomunitateak administrari laguntzailearen lanpostua betetzeko deialdia egin du, sei hilabeterako eta lanaldi osoz. Interesatuek eskaerak aurkeztu beharko dituzte ekainaren 15eko 23:59 arte, egoitza elektronikoaren bitartez: Egoitza Elektronikoa – MANCOMUNIDAD DE EUSKARA DE BORTZIRIAK / BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
Izen emateko beharrezkoa da hautagaiak enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea Nafar Lansareko enplegu bulego batean, eta horrez gain baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
- Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
- Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
- Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
- Euskararen ezagutza maila -C1 ahoz eta idatziz- izatea. Horrerako maila horri dagokion agiria aurkeztu behar dute, edo maila bereko proba gainditu. eskaerarekin batera.
- Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea edukitzea.
Informazio zehatza eta agiriak hemen.