Gurasoen laguntzarekin, 0-12 urteko haurrei inguru euskaldunagoa eskaintzea helburu duen ekimena da Eusfera. Maiatzaren 7tik 17ra bitarte eginen da parte hartzea erabakitzen duten herrietan. Bortzirietako aurkezpena otsailaren 26an izanen da, 18:00etan Lesakako Udalak Koskontako Bidea 7-2an duen aretoan. Eskualdeko guraso elkarteek bilera horretara joateko gonbidapena hartu dute Bortzirietako Euskara Zerbitzutik. Edozein kasutan, bilera irekia da eta edozein gurasok edo euskaltzalek parte hartzen ahal du. Interesa izanez gero Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jartzen ahal dira (euskara@bortziriak.eus / 680650650).
Lehen bilera horretara Taupa Mugimenduko kideak etorriko dira ekimena aurkeztera eta, ondotik, interesa duten herrietan garatuko da, Bortzirietako Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.
