“Emakume* izateko 60 modu” irakurketa gida eskura

Emakumeak protagonista diren liburuak agertzen dira, guztiak euskaraz. Gidan liburu berriak zein klasikoak daude, eta adinaren arabera daude sailkatuta. Genero literarioari dagokionez, era guztietako liburuak daude, poesia, ipuinak, nobelak edota saiakerak.

Gida hau argitaratzearen helburua da berdintasunari loturako balioak zabaltzea euskarazko kalitatezko liburuen bidez. Hautatutako liburuek hausnarketarako parada eman nahi diete adin guztietako irakurleei. Horretaz gain, emakumeek bizi dituzten hainbat errealitate ezagutzeko aukera eskaini nahi du. Horiek horrela, genero berdintasunera eramango gaituen bidean, proposatutako zerrenda lagungarri izatea da xedea.

2.000 gida banatu dira doan aipatutako eremuetako toki publikoetan: ikastetxeak, liburutegiak, kultur etxeak, liburu dendak… Martxoaren 8aren inguruan antolatuko diren hainbat ekitalditan ere banatuko da papereko bertsioa. Horrez gain, bertsio digitala ere zabalduko da:

Irakurketa Gida 2025

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna dela eta, Sakanako, Baztango, Bortzirietako, Malerrekako, Larraun aldeko, Leitza aldeko eta Ultzama aldeko berdintasun eta euskara zerbitzuek elkarlanean prestatu eta argitaratutako gida da. Irudiak Anne Baskaranenak dira.