2026ko udalekuak antolatzen ari da Euskara Zerbitzua dagoeneko. Izen ematea maiatzaren erdi aldera irekiko da eta oraingoz oinarrizko informazio hau aitzintzen ahal da:
Datak:
Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin uztailaren 6tik 31ra (4 aste). Lesakan uztailaren 13an hasi eta abuztuaren 28ra arte (7 aste).
Ordutegiak
Iaz hasitako bidetik, bortz herrietan 09:00-13:00 ordutegia eskainiko da. Familien esku geldituko da izen ematea egiteko momentuan sarrera ordua 09:00etan edo 10:00etan nahi duten. Eta hautatutakoaren arabera ordaindu beharko dute matrikula.
Elkartzeko tokiak:
- Arantza: Arantzako Herri Eskola
- Bera: Ricardo Baroja I.P. (3-6 urte) eta Labiaga Ikastola (7-12 urte)
- Etxalar: Landagain I.P.
- Igantzi: Igantziko I.P.
- Lesaka: Irain I.P.
Izena ematea:
Maiatzaren erdi aldera irekiko da, eta maiatzaren 28ra arte egonen da zabalik. Izena emateko modu bakarra online izanen da. Aitzinerago emanen da hori egiteko moduaren berri. Bertze berrikuntza bat da ordainketa izen ematearekin batera egin beharko dela.
Prezioak, baldintzak eta gainerako xehetasunak:
