“Egin nirekin ere euskaraz” kanpaina etorri berri euskaldunak ikusarazteko

Hirugarren urtez jarraian, UEMAk kanpaina abiatu du etorri berri euskaldunak ikusarazteko. Aurtengoan euskara ikasleak dira protagonista, eta horiekin erdaraz hasten diren euskaldunen aurreiritziak gainditzea da helburua. Kanpainaren bideoak, kartelak eta esku orriak zabaltzen hasiak dira dagoeneko. Gure eskualdetik, Arantzako Marianela Veintimillak hartu du parte kanpainan.

“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpainak hirugarren urtea du, eta Euskal Herrira etorri diren eta euskara ikasi duten edota ikasten ari diren euskal herritarrei aitortza egin nahi die aurten, batetik edo bertzetik etorri arren guztiak bertakoak eta euskaldunak direla nabarmenduz. Lekunberri, Lezo, Gatika, Leitza, Hondarribia, Zumaia, Ikaztegieta, Segura, Arantza, Ondarroa, Basaburua eta Igorren bizi dira aurtengo kanpainan parte hartu duten euskaldunak.

Kanpainari buruzko informazio gehiago hemen.

Erran.eus