Euskararen legeak 40 urte beteko ditu heldu den abenduaren 15ean, eta horren bueltan zikloa antolatu Bortzirietako Euskara Zerbitzuak, legeak ekarri duenaren inguruan gogoeta egiteko eta euskararen normalizazioan aitzinera pausoak emanen badira, bertze lege berri bat aldarrikatzeko.
Euskara zerbitzuak Bortzirietako euskaltzaleak eta eragileak, eta herritar oro gonbidatu nahi ditu jardunaldietan parte hartzera. Azaroan zehar, Bortzirietako udalek mozioak onartuko dituzte Nafarroako euskararen legeak 40 urte beteko dituen honetan, euskarak behar duen legea aldarrikatzeko.
