Euskara teknikari lanpostua betetzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia

Bortzirietako Mankomunitateak euskara teknikariaren lanpostua betetzeko eta ordezkapenetarako lan poltsa osatzeko deialdia egin du. Interesa dutenek eskaera eta dokumentazioa aurkeztu behar dituzte 2026ko abenduaren 14ko 12:00ak baino lehen (https://mbortziriak.sedipualba.es/).

Hauek dira deialdi honetara aurkezteko betebehar batzuk:

  • Euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzen duen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailako titulua edo baliokideren bat izatea, gutxienez.
  • Unibertsitateko Diplomatu edo Graduatuko, Ingeniari Teknikoko, Arkitekto Teknikoko edo horien baliokidea den titulu bat edukitzea eskabideak aurkezteko mugaegunean, edo halakoak erdiesteko manera egotea.
  • B motako gidabaimena eta ibilgailua izatea.

Oposizio-lehiaketa bidez eginen da hautaketa prozesua. Oposizioko probak urtarrilean hastea aurreikusten da.

Honako dokumentu honetan jasotzen dira gainerako xehetasun guziak:

2.- BORTZIRIETAKO EUSKARA TEKNIKARIA 2026-OINARRIAK