Dirulaguntzen plan estrategikoa 2023-2025
Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.
Gainera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezartzen duenez, dirulaguntzak ematea proposatzen duen edozein erakundek plan estrategiko batean zehaztu behar du zertarako eman nahi dituen laguntzak, zein epetan, zein kostu aurreikusten duen eta zein finantzaketa iturri dituen.
Mankomunitateak 2023-2025 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen, Batzorde Erabakitzaileak 2022-09-05ean egindako bileran. Plan horretan zehazten ditu hirurteko horretan emanen dituen dirulaguntzen lerroak eta haien ezaugarri guztiak.