Solasean

ESKOLATIK KANPO EUSKARA INDARTZEKO EGITASMOA

Solasean hizkuntzaren errefortzurako aisialdiko programa bat da, euskaraz ikasteko zailtasunak dituzten haurrei zuzendua dagoena. Ikuspegi ludikotik eta ahozkotasuna landuz egiten da hizkuntzaren errefortzua, eta haur hauentzat euskara komunikazio tresna bihurtzea eta euskaraz komunikatzeko trebetasunak lortzea da helburua. Horrez gain, herriko bizitzan euskaraz murgiltzeko baliabideak eskaini nahi zaizkie.

Programa hau 2020-2021 ikasturtean jarri zuen abian Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta geroztik jarraipena izan du. Beran eta Lesakan talde bana aritzen dira, ikasturteko egutegiari jarraituz, bi begiralek gidatuta.

solasean – elkarrizketa ttipi-ttapan.pdf