BAI EUSKARARI ZOZKETAREN SARIDUNAK

Joan den abenduaren 1ean egin zen Bai Euskarari zozketa, eta dagoeneko atera dira zenbaki saridunen jabeak.

Lehenbiziko saria, 02.088 zenbakiduna, Igantziko Tania González Aiestaran Farmaziak banatu zuen, eta Blanca Hita igantziarrari egokitu zaio. Saridunak Berako Amaleun arraindegian 60 euroko erosketa egin ahal izanen du.

Bigarren saria, 12.000 zenbakiduna, Berako Irats Trikitixa Eskolak banatua, José Angel Arzubiari egokitu zaio. Berak dastatu ahal izanen du, bertze laguneki batera, Arantzako Burlada jatetxeak eskaniko duen menua.