Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2012ko urtarrilaren 17an egindako bileran, euskaraz egiten diren hainbat jarduera diruz laguntzeko deialdiak onartu zituen. Hain zuzen ere honako hauek:
- Bortzirietako euskarazko aldizkariak diruz laguntzeko deialdia.
- Bortzirietako euskarazko irratiak diruz laguntzeko deialdia.
- Bortzirietan helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeentzako deialdia.
- Bortzirietako ikastetxeetan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak diruz laguntzeko deialdia.
Diruz lagunduko diren lau gai horietarako deialdiak ezberdinak dira, eta interesatuek dagokien pdf dokumentuan sakatuta ikus ditzakete. Lau deialdien kasuan, eskaerak aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 25ean irekiko da, eta 2012ko otsailaren 10ean bukatuko. Kasu guztietarako epea luzaezina izanen da.