IKASTAROA ETA IZEN EMATEA EUSKALTEGIAN

Joan den otsailaren 9an informatika, internet eta euskarari buruzko oinarrizko ikastaroan parte hartu zuten 13 lagunek, eta, bukaeran, hagitz balorazio ona egin zuten. Eleka ingeniaritzako informatikariak sistema eragileak euskaraz nondik lortzen ahal diren, eta nola paratzen ahal diren azaldu zuen lehenbizi. Ikastaroaren bigarren zatian, interneteko nabigatzaileak euskaraz instalatzeko pausoak azaldu zizkien bertaratuei, baita euskararekin zerikusia duten interneteko hainbat baliabide eta webgune erakutsi ere.

Euskara mankomunitateak eta Bortzirietako Euskaltegiak ikastaro hau elkarlanean antolatu zuten matrikulatzeko epea zabalik den honetan (otsailaren bukaerara arte egonen da aukera izena emateko), helduen alfabetatzea sustatu eta ikasleen motibazioa handitzeko.

Ikastaroak izan zuen arrakasta ikusita, berriz ere eskaintzeko aukera aztertuko dugu.