BEGIRADAK TALDEA, AZAROAREN 8AN, BERAN

Ortziralean, azaroak 8, Berako Kafe Antzerki Zikloaren XV. edizioko bigarren emanaldia izanen dugu. Oihan Vegak azaroaren 1ean eskaini zuen bakarrizketak izandako arrakastaren ondotik, oraingoan Begiradak taldeak Balitzen Hioa emanaldia eskainiko du, Lixoia ostatuan. Sarrera doan izanen da.

Ikuskizun hau sortzeko, lau bertsolariri proposamen bat egin zieten; nahierara, hitzen inguruan hainbat testu idazteko eskatu zieten, eta, gero, testu horiek haria balira bezala, ikuskizuna josi dute horiek erabilita. Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdiren hitzak erabili dituzte hitzaren inguruko gogoetak eta iruzkinak ardatz dituen ikuskizun honetarako.