Aurten ere begiraleentzako ikastaroa antolatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, hain zuzen ere “Nola sustatu euskararen erabilera aisialdian” izenburupean. Ikastaroan soziolinguistikazko oinarrizko kontzeptuak, euskararen erabilera handitzeko motibazio estrategiak eta jolas praktikoak landuko dira. Nahi duen orok parte hartzen ahal du ikastaro honetan, baina bereziki pentsatua dago udan edo aisialdian begirale lanetan arituko direnentzat.
Ikastaroa Berako Beralandeta eraikinean izanen da, ekainaren 6an eta 20an (larunbatak), eta 10 ordu iraunen du, goizeko 9:00etan hasi eta 14:30 arte (ordu erdiko atsedenaldiarekin). Emalea Urtxintxa Eskola izanen da.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da aitzinetik mankomunitatean izen ematea. Horretarako telefonoz deitu behar da (948634125) edo e-postaz mezu bat bidali (euskara@bortziriak.eus). Epea maiatzaren 25etik ekainaren 3ra bitartean zabalik egonen da. Ikastaroaren matrikula 25 eurokoa da.
Izen ematerakoan honako datu hauek eman behar dira: izen-abizenak, herria, jaiotze-urtea, telefonoa, e-posta, lanbidea/ikasketak. Matrikula bankuko transferentziaren bidez ordaindu beharko da, bi kontu hauetako batera:
- La Caixa: ES56 2100 5382 38 2200023257
- Laboral Kutxa: ES36 3035 0135 91 1350013416
Ikastaroan parte hartzen duten guztiek ziurtagiri bat jasoko dute, asistentziaren arabera. Balio akademikoa 10 ordukoa izanen da.