ARNASGUNEEI BURUZKO ERAKUSKETA LESAKAKO HARRIONDOA KULTUR ETXEAN

Arnasguneak zer diren, arnasgune diren herriek duten garrantzia eta zergatik zaindu beharko genituzkeen azaltzen duen erakusketa bat prestatu du UEMAk. Erakusketa ibiltaria izanen da eta estreinaldia Lesakan eman zaio, hemen jarri baitute lehenbiziko aldiz, gero herriz herri eramanen dute.

12 panelez osatutako erakusketa da. Udalerri euskaldunen ezaugarriak jasotzen ditu batetik, eta bestetik, udalerri hauek, arnasgune izanik, euskararentzat duten berebiziko garrantzia erakusten du.

Arnasgune kontzeptuaren inguruko tailerra egin zen Bortzirietan iazko apirilean eta 25 herritarrek parte hartu zuten. Bertan landutakoaren bidetik dator oraingo erakusketa, tailerrean ikasitakoaren osagarri gisara. Arnasguneen balioaz eta zaindu beharraz jabetzea du helburu erakusketak, eta mezua ahalik eta herritar gehiengana iristea lortu nahi du.

Esan bezala Lesakara ekarri dute eta Harriondoa Kultur Etxean egonen da ikusgai, doan, ekainaren XXXXX-tik XXXXX-ra.