Bai Euskarari ziurtagiria dutenentzako laguntzak

Urtero bezala, mankomunitateak diru laguntza emanen die Bai Euskarari ziurtagiria duten eragileei. Laguntza hori lortzeko, ziurtagiria duten eragileek eskaera orria bete behar dute, eta Bai Euskarari Elkarteari 2015ean ordaindu dioten fakturaren kopiarekin eta ordainagariarekin batera, mankomunitatera eraman edo bidali behar dute (Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Herriko Plaza 7, 2. 31790 Arantza. 948634125 / euskara@bortziriak.eus).

Baldintza horiek betez gero, mankomunitateak 42,50 euroko laguntza emanen dio eskaera egin duen eragile bakoitzari, betiere mankomunitatearen aurrekontuan dagoen diru partidaren arabera.

Eskaera egiteko epea irailaren 1etik 30era bitartean izanen da. Gainerako xehetasunak eta eskaera egiteko orria lotura honetan ikusten ahal dira: http://www.bortziriak.eus/index.php/deialdiak.html