“Literatura geraldiak” abian dira

Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimen berria paratu dute martxan Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak.
Otsailean hasita, hiru ekintza mota izanen dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta irakurraldi musikatuak. Eskualde horietako hainbat herritan antolatu dira ekitaldiak.

Helburuak

Honako hau da proposamen honen xede nagusia:

  • Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea.
  • Herritarren euskarazko kultur kontsumoan indartzea.
  • Euskal liburugintza indartzea.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea.
  • Esperientzia literarioak konpartitzea.

 Literatura solasaldiak eta lantegiak

Guzira 12 ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak eta lantegiak, baita irakurraldi musikatu bat ere. Bortzirietan zehazki honakoak eskainiko dira:

  • Nirliit liburuaren gaineko solasaldia, liburu horren itzultzaile den Aiora Jakarekin: martxoak 26, larunbata, 11:00tan, Lesakako Arrano Elkartean.
  • Arroz urez liburuaren gaineko solasaldia, Mikel Antza idazlearekin: apirilak 22, ortziralea, 18:00etan, Berako Liburutegi Publikoan.
  • Gogoan dut irakurraldi musikatua, liburuaren idazle den Aritz Galarragaren eta IbonRG  musikariaren eskutik: apirilak 23, larunbata, 19:00etan, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean.
  • Epizentroa liburuaren gaineko solasaldia, Nerea Loiola idazlaren eskutik: apirilaren 28an, ortzeguna, 17:30ean, Arantzako liburutegian.

Ekitaldi guziak irekiak dira, nahi duen orok parte hartzeko. Aipatutako liburuak maileguan hartzeko moduan daude Lesaka nahiz Berako liburutegi publikoetan.

Goian zehaztutako eskualdeetako hainbat herritan ere antzeko ekitaldiak izanen dira. Programazio osoa hemen eskuratzen ahal da. Ekimenean eskainiko diren ekitaldi guziak:

Erakunde antolatzaileak

  • Baztango Udala
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
  • Sakanako Mankomunitatea

Erakunde laguntzailea

Nafarroako Gobernua