Aurten, eta mankomunitatearen laguntzarekin, Lesakako Harriondoa Kultur Etxean EHUko Udako Ikastaroetako bat izanen da, irailaren 28 eta 29an . “Hizkuntzaren garapenaren alderdi soziolinguistikoak haurtzaroan. Ez-ohiko garapenean eskuhartze eta baloraziorako pausoak” deituriko ikastaro honetan, modu zehatz batean aztertuko da osasun arazoengatik, ikasteko arazoengatik edota faktore sozialengatik hizkuntzaren ez-ohiko garapena duten haurrekin nola egiten den lan.
Dagoeneko egitaraua zehaztua dago. Izen emateari dagokionez, irailaren 28ra arte zabalik izanen da, baina aitzinetik eginez gero matrikula merkexeago ateratzen da.