Mankomunitateak hainbat entitaterekin dituen dirulaguntza hitzarmenak berritzea erabaki zuen Batzorde Erabakitzaileak, otsailaren 2an egindako bileran. Hain zuzen ere bortz erakundeokin ditu sinatuak hitzarmenak: Bortzirietako Euskaltegia, Xorroxin Kultur Elkartea, Ttipi-ttapa Fundazioa, Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Garabide Elkartea.
Aurten hitzartutako dirulaguntzak % 3 igotzea erabaki du batzordeak. Horrela, 2023an eman beharreko dirulaguntzen kopuruak honakoak izanen dira:
Bortzirietako Euskaltegia | 32.135,75 € |
Garabide Elkartea | 1.575,90 € |
Nafarroako Bertsozale Elkartea | 12.397,08 € |
Ttipi-ttapa Fundazioa | 32.688,37 € |
Xorroxin Kultur Elkartea | 15.759,00 € |
Hitzarmen hauek mankomunitateak 2023-2025 aldirako onartua duen dirulaguntzen plan estrategikoaren baitan aurreikusiak daude.
Sinatutako hitzarmenak: