- Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Euskaltzaindiarekin elkarlanean, Pello Apezetxea Zubiri ikertzaile eta euskaltzalea omentzeko bekaren lehen edizioa antolatu zuen udaberria. Proposamenak aurkezteko epea iraganik, hutsik gelditu zen deialdia, ez zelakoz eskaera bakar bat ere aurkeztu. Hortaz, bi erakundeek bigarren deialdia egin dute.
- Oraingo deialdi honetan interesatuek urriaren 29ra arteko epea izanen dute beren proposamenak aurkezteko.
- Deialdi honek bi helburu ditu: batetik, Apezetxea omentzea; bertzetik soziolinguistika, dialektologia edota onomastika arloetarako ikerketa lan bat egiteko beka ematea.
- Interesatuak banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal izanen dira deialdira, eta bekadunak 7.000 euroko saria jasoko du egindako ikerketa lanarengatik.
Deialdiaren ezaugarriak
Pello Apezetxearen ikerketa esparruak kontuan hartuta, ikerketa gaiak honakoak izanen dira:
- Soziolinguistika: Tokiko hedabideen eragina euskararen biziberritzean // Helduen euskalduntzea: ikastetik erabilerarako jauzia udalerri euskaldunetan // Immigrazioa, harrera, hizkuntza eta kultura aniztasuna eta euskara udalerri euskaldunetan // Gaztelaniaren erabilera goiztiarra udalerri euskaldunetako haurren artean.
- Dialektologia: Bortzirietako hiztegia // Bortzirietako hizkera administrazioan, hezkuntzan eta tokiko hedabideetan erabiltzeko oinarriak.
- Onomastika: Toponimia xehearen hedapena eta erabileraren sustapena.
Aukerako gai horiez gainera aipatutako hiru arloekin zerikusia duten bertzelako gaiak ere proposatzen ahal dira.
Beka emateko orduan, epaimahaiak inguruko errealitatearekiko hurbiltasuna eta aukeratutako eremuan nahiz Bortzirietan aplikatzeko bideragarritasuna izanen ditu kontuan, bertzeak beste. Interesatuak banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal izanen dira bekaren deialdira, eta maiatzaren 31ra arteko epea izanen dute proposamenak aurkezteko. Beka esleitu ondotik, bekadunek zortzi hilabeteko epea izanen dute ikerketa garatzeko. Bekadunak 7.000 euroko saria jasoko du egindako ikerketa lanarengatik.