Euskaltegian matrikulatzeko azken egunak

Euskaltegian matrikulatzeko epea irailaren 30ean amaituko da eta euskara mankomunitateak dei egin nahi die herritarrei euskara ikasi eta hobetu dezaten. Aurtengo kanpainaren leloa honako hau da: “Euskaldunak garen eta izan nahi dugunez gero”.

Euskara mankomunitateak bideo laburra prestatu du herritarrak euskara ikasi eta hobetzera animatzeko. Hiru bortziritar, hiru euskara ikasle dira protagonista: Adela, Araceli eta Kevin. Euskarak eta euskara ikasteak duen garrantziari buruz mintzo zaizkigu, bakoitza bere bizipen eta ibilbidetik. Maitasuna, sentimendua, identitatea eta integrazioa aipatzen dituzte, finean euskaldun izatea eta euskaldun izateko nahia.

Matrikulazio kanpainak urtez urte

Jarraian, azken urteotan euskara mankomunitateak egin dituen kanpainetako bideoak daude ikusgai. Mankomunitateak parte hartu duten guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkie.

2023 “Maite dut euskara, baita lanean ere”

2023 “El euskara abre puertas en el ámbito profesional” (Juanma)

2023 “El euskara abre puertas en el ámbito profesional” (Meylin) 

2023 “Euskararen balioa”

2023 “Gozatu euskararekin”

2022 “Hamaika ikusteko”

2020 “Aprende euskera en Malerreka y en Bortziriak”

2019 “Igual no es tan difícil como dicen” (trailerra)

2019 “Igual no es tan difícil como dicen” (dokumentala)

2018 “Musutruk (La Película)”

Bortzirietako herritarrek euskara ikasi eta hobetzeko helburuarekin euskara mankomunitateak euskalduntze-alfabetatzearen arloa lantzen du. Nagusiki honako jarduera hauek jorratzen dira:

  • Euskalduntzeko eta alfabetatzeko matrikulazio kanpainak: helburua da herritarrak euskara ikasi eta hobetzeko euskaltegira erakartzea, eta, bidenabar, euskara ikasleei eta hiztun berriei ikusgarritasuna ematea, aitortza egiteaz bat.
  • Ikastaro bereziak antolatzea: lanbide jakin batekin zerikusia duten euskara 0 ikastaroak, hitano ikastaroak, bertako hizkera lantzea xede dutenak, etab.
  • Euskara ikasleei dirulaguntza.
  • Bortzirietako Euskaltegiari dirulaguntza.