Euskara ikasleentzako dirulaguntzen lehenbiziko zatia banatu da

Euskara ikasleek 2024-2025 ikasturteko dirulaguntzaren lehenbiziko zatia hartu dute. Euskara mankomunitateak 2024ko apirilean euskara ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia onartu zuen, 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte egindako ikastaroen matrikula gastuak bere barne hartzen dituena.

Udako ikastaroak egin zituzten edota 2024-2025 ikasturteko dirulaguntza aitzinatzea nahi zuten ikasleek 2024ko irailaren 1etik urriaren 11ra arteko epea zuten eskaerak egiteko. Behin eskaerak aztertuta, dirulaguntza jasotzeko baldintzak 48 ikaslek betetzen zituztela ebatzi zen. Hala, euskara mankomunitateak 12.676,77 € banatu ditu euskara ikasteko.

Eskatzaileen ikastegiari erreparatzen badiogu, gehienak Bortzirietako euskaltegiko ikasleak dira (47), eta ikasturte honetan Bortzirietatik kanpo ikasten ari den ikasle bakarra Irungo HEOan ari da.

Euskara mankomunitateak doakotasuna du helburu, herritar guztiek euskara ikasteko eskubidea bermatua izatea alegia, eta horretarako matrikularen % 100eko dirulaguntza ematen du.