Euskara mankomunitatearen dirulaguntzak establezimenduei

Bortzirietako zenbait denda, ostatu, zerbitzu eta elkartek dirulaguntzak hartu dituzte euskara mankomunitatetik, euskarazko zerbitzua bermatze aldera Bai Euskarari Ziurtagiria edukitzeagatik eta hizkuntza paisaia euskaraz paratzeagatik.

Hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza

Batzorde Erabakitzaileak 2024ko urtarrilaren 31n egindako bileran, Bortzirietako establezimenduetan hizkuntza paisaia eta inguru digitala euskaratzeko dirulaguntza emateko deialdia onartu zuen. Establezimenduek urriaren 31ra arteko epea zuten eskaerak aurkezteko, eta epearen barrenean eskaera bakarra jaso da, Berako Xulufraia jantzi dendarena. Errotulu nagusia euskaraz paratzeagatik dirulaguntza jaso du.

Ebazpena.

Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileei dirulaguntza

Batzorde Erabakitzaileak 2024ko urtarrilaren 31n egindako bileran, Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileei dirulaguntza emateko deialdia onartu zuen. Ziurtagiridunek urriaren 31ra arteko epea zuten aurkezteko, eta epearen barne honako hauek egin dituzte eskaerak eta baldintzak beteta dirulaguntza hartu dute: Pello Apezetxea Kultur Guneak, Lekuona arkitekturak, Altxata Kultur Elkarteak, Saragueta Aholkularitzak, Espidobaita Kultur Elkarteak, Euskaltegia-Matxinbeltzenea Aterpetxeak, eta Sorkunde Bentak.

Ebazpena.