Hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza eskatzen ahal da

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntza onartu zuen urte hasieran eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 31 artekoa izanen da. Dirulaguntza Bortzirietako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei dago zuzendua, baita elkarte eta enpresei ere. Hala, establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboarekin zerikusia duten elementuak eta ingurune digitala osatzen dutenak euskaraz paratzeko dirulaguntza eskatzen ahal izanen dute interesa dutenek.

Deialdia

I. Eranskina

Herrian erosi, euskara erosi

Ostalaritzan eta merkataritzan abian den Herrian erosi, euskaraz erosi egitasmoaren baitan, 2025eko martxotik ekainera 20 establezimendu bisitatu dira, aholkularitzak, aseguru etxeak, etab. Hizkuntza paisaia eta ingurune digitala euskaratzeko dirulaguntzari buruzko informazioa jaso dute bertatik bertara establezimenduek.