Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko laguntzak

Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.
Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko laguntzetarako lerroa sortu du, zehazki bi deialdi hauek eginez.

Mankomunitateak Bortzirietan Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratua duten eragileei dirulaguntza eskaintzen die urtero. 2022 urterako deialdia ekainaren 10ean egindako bileran onartu zuen mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak.

Dirulaguntza Bai Euskarari Ziurtagiria 2022 urtean eskuratu duten Bortzirietako eragileek eskatzen ahal dute, 2022ko urriaren 28ra bitartean. Horretarako eskaera aurkeztu behar dute, behar bezala beteta, eta horrekin batera IFKren fotokopia, Bai Euskarari elkarteari 2022an ordaindutako fakturaren fotokopia eta fakturaren ordainagiria.

Bai Euskarari dirulaguntza deialdia 2022
Eskaera orria

Menu