Euskara ikasleentzako dirulaguntza deialdi berria indarrean da

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak euskara ikasleentzako dirulaguntza deialdia argitaratu du, eta horren baitan, 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte egindako ikastaroak diruz lagunduko ditu, estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta online egindakoak. Euskara mankomunitateak doakotasuna du helburu, herritar guztiek euskara ikasteko eskubidea bermatua izatea alegia, eta horretarako matrikularen % 100eko dirulaguntza ematen du.

Eskaerak

Dirulaguntza hartzeko baldintzak honako hauek dira: gutxienez 16 urte izatea, Bortzirietan erroldatua egotea, eta Euskalduntze-alfabetatzeko zentro batean matrikulatuta egotea. 2025eko irailaren 1etik urriaren 10era arte lehen epealdia irekiko da; alde batetik, udako ikastaroak egin dituztenek, eta, bertzetik, 2025-2026 ikasturtean matrikulatu eta dirulaguntzaren zatirik handiena ikastaroaren hasieran hartu nahi dutenek egin ahal izanen dute eskaera.

Deialdia euskara ikasleak 2025-2026

Eskaerak egoitza elektronikoan.