Bortzirietako Hizkuntza eta Kultura aniztasun taldeak hirugarren urtez zenbait jarduera antolatu ditu maiatzaren 21eko nazioarteko kultura aniztasunaren egunaren bueltan. Aurtengo ekitaldi nagusia Lesakako aniztasun eguna izanen da, maiatzaren 31an ospatuko dena, igandearekin, goiz-eguerdi partean. Aniztasun taldetik Bortzirietako herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte aniztasun egunera.
Aniztasun taldearen dagoeneko prest dauka aurtengo egitaraua. Jardunaldiak maiatzaren 19an hasiko dira eta ekainaren 5ean akabatuko dira. Hona hemen jardunaldiak egunez egun:
Maiatzak 19an, asteartearekin, 18:00etan,
Beran, Kultur Etxeko erakusketa aretoan.
“Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen” erakusketaren bisita gidatua izanen da. Erakusketak bi helburu nagusi ditu, batetik, kooperazio linguistikoa zer den azaltzea, eta zein diren bere balio, garrantzia eta aukerak. Bertzetik, isilarazitako kultura edota herri indigenetara hurbiltzea da xedea, euren bizipenak eta sentipenak ezagutzea.
Maiatzak 20an, asteazkenarekin, 17:00etan,
Beran, Udal Liburutegian.
“Gure gaztetxoak itzultzaile handiak”. 10 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako itzulpen tailerra izanen da, 1:30’ko iraupena izanen duena. Izen ematea Berako ikastetxeetan eginen da. Parte hartzaileak itzultzaile bihurtuko dira egun batez, hizkuntza eta kulturen arteko zubi lan horretako egile; itzulpengintzaren nondik norakoak ezagutu eta hizkuntzekin jolasteko aukera izango dute.
Maiatzak 21ean, ortzegunarekin, 11:30ean,
Lesakan, herriko etxean.
“Ongi etorri Bortzirietara” bideoaren aurkezpena. Honako hau euskararen eta hizkuntza zein kultura aniztasunaren ikuspegitik etorri berriei zuzendutako ikus-entzunezkoa da, 2019an egin zenari segida emanen diona. Aniztasun taldeko kideak ere izan dira bideo honetan protagonista eta hemendik aitzinera herritar etorri berriei ongi etorria emateko, eta bidenabar, elkarbizitzarekin, kulturartekotasunarekin, hizkuntza aniztasunarekin eta euskararen zerikusia duten mezuak eta informazioa helarazteko.
Maiatzak 21ean, ortzegunarekin, 17:00etan,
Lesakan, Irain Herri Ikastetxean.
Azken urteotan bezala, nazioarteko kultura aniztasunaren egunaren inguruan aniztasunaren inguruko ekitaldiak antolatzen dituzten Irain eskolan. Aurtengoa berezia izanen da, izan ere, Lesakan maiatzaren 31n eginen den aniztasun egunaren atarikoa izanen da.
Maiatzak 31n, igandearekin, 11:00etan,
Lesakan, Plaza Zaharrean.
Aurten Bortzirietako aniztasun eguna Lesakan ospatuko da eta Plaza Zaharra bilakatuko da herritarren bilgune: tailerrak, dantzak, jolasak, ekitaldia, janari dastaketa eta musika izanen dira. Aniztasun taldetik dei berezia egin nahi diete herritar guztiei bertaratzeko.
• 11:00etan dantza (dantza latinoak eta euskal dantzak) eta eskulan tailerrak.
• 12:00etan munduko joko eta jolasak.
• 13:00etan ekitaldia.
• 13:30an janari dastaketa.
• 13:30ean musika brasildarra: Roda do leo.
Ekainaren 1etik 5era, 8:00-10:00etara eta 15:30etik 18:00etara,
Lesakan, Tantirumairu Ikastolan, Intxaurrenean.
“Hain gertu eta hain urrun” erakusketa izanen da ikusgai, emakumezko migratzaileen bizipenak eta lekukotzak oinarri dituena.
