Euskararen aldeko ospakizunetarako laguntzak

Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta euskararen aldeko hainbat ospakizunetarako laguntzen lerroa sortu. Hain zuzen ere honako laguntza hauek onartu ditu:

Nafarroa oinez 1000€
Herri urrats 1000€
Sortzen 1000€
Korrika 1000€