Bertsolaritza sustatzeko laguntzak
Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.
Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta bertsolaritza sustatzeko laguntzen lerroa sortu. Hain zuzen ere, Nafarroako Bertsozale Elkartearekin hitzarmena sinatu du. Elkarte horrek Bortzirietan bertsozaletasuna bultzatzeko egitasmoa garatzen du, Bortzirietako Bertso Eskolaren bitartez.
Egitasmo horrek hiru ardatz nagusi ditu: lehena, Bertsolaritza Irakaskuntzan programa deiturikoa, D ereduko Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikastetxeei eskaintzen zaiena; bigarrena, haur eta helduei bertso eskoletan parte hartzeko aukera ematen diena; hirugarrena, Bortzirietan bertsolaritza sustatzeko ekitaldiak, lehiaketak eta jarduerak antolatzea xede duen programazioa.