Hizkuntza gutituen arteko lankidetzarako laguntzak

Bortzirietako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea. Helburu hori garatzeko, mankomunitateak Garabide Elkartearekin hitzarmena sinatu du, Hego Globaleko herrietako hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak sustatzeko egitasmoak lantzeko. Zehazki, Hego Globaleko komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea da helburua, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea oinarri duen esperientzia trukearen bidez.

Garabide-BZM hitzarmena 2026