Hizkuntza gutituen arteko lankidetzarako laguntzak

Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta hizkuntza gutituen arteko lankidetzarako laguntzen lerroa sortu. Horren baitan, Garabide Elkartearekin hitzarmena sinatu du, Hego Globaleko herrietako hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak sustatzeko egitasmoak lantzeko.

Zehazki, Hego Globaleko komunitate minorizatuetako eragileekin lankidetza proiektuak garatzea da helburua, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea oinarri duen esperientzia trukearen bidez.

Garabide-BEM hitzarmena 2024