Tokiko komunikabideetarako laguntzak

Bortzirietako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

Helburu hori garatzeko asmoarekin, mankomunitateak euskarazko tokiko komunikabideekin hitzarmenak sinatu ditu, Ttipi-ttapa aldizkaria argitaratzen eta Xorroxin Irratia emititzen jarrai dezaten.

Bortzirietako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Ttipi-ttapa Fundazioak dirulaguntza hitzarmen bat sinatua dute, Ttipi-ttapa aldizkaria hamabortz egunetik argitaratzeko eta hori diruz laguntzeko helburuarekin.

1981az geroztik argitaratzen den aldizkaria da, eta bertako berriak euskaraz ematen ditu. Eremu aski zabalean banatzen da, eta Bortzirietako kasuan etxe guzietara zabaltzen da hamabortzero. Paperean banatzen den aldizkaria bada ere, ale guzien edizio digitala erran.eus webgunean aurki daiteke.

BEM-Ttipi-ttapa hitzarmena 2026

Bortzirietako Mankomunitateko Euskara Zebitzuak eta Xorroxin Kultur Elkarteak dirulaguntza hitzarmen bat sinatua dute, Xorroxin irratiaren jarduera sustatzeko eta diruz laguntzeko.

Nafarroako euskarazko irratirik beteranoena 80. hamarkadan uhineratu zen. Hainbat gorabehera izan ondotik, 1998an lortu zuen emititzeko lizentzia. Geroztik Elizondotik nahiz Lesakatik aritzen da, Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskualdetako berri euskaraz emanez.

BEM-Xorroxin hitzarmena 2026