Tokiko komunikabideetarako laguntzak

Mankomunitatearen estatutuetan ezarria dagoen moduan, erakunde honen helburuetako bat da gizarte bizitzaren alor guztietan euskararen ezagutza eta erabilera garatzea, eta helburu hori duten ekimenak laguntzea, bultzatzea eta sustatzea.

Helburu hori garatzeko, mankomunitateak 2023-2025 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoa onartu du, eta tokiko komunikabideetarako laguntzen lerroa sortu du, eragile horien jarduera diruz laguntzeko asmoarekin. Bi onuradun daude lerro honetan.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Ttipi-ttapa Fundazioak dirulaguntza hitzarmen bat sinatua dute, Ttipi-ttapa aldizkaria hamabortz egunetik argitaratzeko eta hori diruz laguntzeko helburuarekin.

1981az geroztik argitaratzen den aldizkaria da, eta bertako berriak euskaraz ematen ditu. Eremu aski zabalean banatzen da, eta Bortzirietako kasuan etxe guzietara zabaltzen da hamabortzero. Paperean banatzen den aldizkaria bada ere, ale guzien edizio digitala erran.eus webgunean aurki daiteke.

BEM-Ttipi-ttapa hitzarmena 2023

Menu